Isiltasunaren bidean: Gizakiaren garapen integralaren klabeen inguruko ikerketak
Viaje al silencio: investigaciones sobre las claves de un desarrollo humano pleno
maiatzak 25 mayo
2018
A muchos nos preocupa la extinción de todas las especies que el mundo occidental está exterminando. Pero casi nadie se da cuenta de lo más extraordinario de todo: de la extinción de nuestro conocimiento de lo que somos.
Peter Kingsley
No hay cualidad humana profunda sin desegocentración, ni desegocentración sin actuación incondicional a favor de toda criatura.
Marià Corbí
Azkeneko urte hauetan adimen emozionala zein espirituala hartzen ari dira espazio propioa gaur egungo gizartean, zer esanik ez hezkuntzan, zeinean azpimarratzen den adimen horiek garrantzitsuak direla gizakiaren garapen integralean, ospe handiko autore eta pentsalariren eskutik, hala nola: Gardner (1987, 1999, 2012), Goleman (1996), Zohar eta Marshall (2001), Comte-Sponville (2006), Guardans (2009),Torralba (2010).
Azkenengo urteetan bagabiltza ikerlari eta irakasle batzuk Huhezin (Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean) hausnartzen eta ikertzen gai honen inguruan. Zinez, konbentzituta gaude ─konbultsio handiko gizarte honetan─, gaiak berebiziko garrantzia duela, eta izango duela, oinarrizko planteamendu etikoak eta filosofikoak planteatzen ari garen une honetan.
Adimen espiritualaz hitz egiten dugunean, ez gara ari erlijioez hitz egiten, noski, nahiz eta erlijioso esperientziak oinarrian izan adimen espirituala. Honetaz hitz egiten dugunean, finean, sakontasunaz ari gara, hots, “gu, gizakiok, gure pentsamenduak baino gehiago gara, ukitu eta ikusten duguna baino areago gara” tankerako pentsamenduez; edota, beste hitzetan esateko, bizitzaren iturriari buruzko galderez, eta galdera horietatik sortzen diren metaforez, sinboloez, harremanez, begiratuez eta ekintzez. Adimen espiritualaren dimentsioa ezagutu gabe, nekez uler baititzakegu gizakiok historia, filosofia, artea . . . funtsean gizakia, hots, geure burua.
Finean, gizakiaren izate-senetik abiatutako hezkuntza behar baitugu, bizitzaren muina ardatz hartuta. Horregatik, iruditzen zaigu, hainbeste kontsumitzen den eta hain gutxi hausnartzen dugun aro honetan, kongresu bat eskaintzea gaiari. Ongizatea oso hauskorra da, zaurgarria, merezi duena hausnartzea eta planteamendu berriak bideratzea, erantzun berriak aurki ahal izateko elkarrekin, “niregandik zureganantz” doan dimentsio enpatikoaren bidean, gaur egungo modako nartzisismo itogarritik harantz, gizakiaren garapen integrala jomugan.
Izan ere, adimen espirituala landu gabe bai al du etorkizunik gizarteak? Humanoak izateko, beharrezkoa al da jakinduria tradizioen ekarpena? Nola antolatu daiteke “norbera” “bestea” entzun gabe? Isiltasunaren hezkuntzak lagundu al lezake errealitatean sakontzen, giza banakako beharren gainetik?
AVISOS / OHARRAK
Atal honetan jarriko ditugu ohar berriak